• Itsas Festibala

    Pasaia

    2020

    Maiatzak 28 - Ekainak 1

Munduko itsas kulturak Pasaian

Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1a bitarteko ekitaldia izango da, eta ondoz ondoko 5 egunetan Gipuzkoako herri horretako uretan elkartuko dira kontinente osoko ontzi tradizionalak.

Pasaiako Arraun Ohitura

Nazioarteko itsas topaketa handi bat izango da, eta alderdi kosmopolita nagusi izango den giroa eskainiko die bisitariei, kulturaren, gastronomiaren eta musikaren arloko jarduerez betetakoa.

Urgunea izango da ontzi tradizional guztiek erabiliko duten agertokia nabigatzeko, eta lehorreko guneak, aldiz, herriko lau barrutiak bilduko dituenak, village gisa pentsatutako espazio batzuk erakutsiko dizkigu, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egiteko, eta bi gune horien artean banatuko dira jarduera guztiak.

 

Pasaia, portu onera

Pasaiaren Udalaren izenean ongietorria ematen dizut webgune honetara.

2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa burutuko da.

2018ko maiatzaren ospatutako lehen edizioaren arrakasta itzelaren ondoren, non 110 ontzi eta 300 tripulante 10 kultura ezberdin ordezkatu zituzten, 2020an benekotasunarekin gure konpromezua indartu nahi dugu; ondare-balioa duten itsasontziei protagonismoa ematen jarraitu nahi dugu. Ontzien kalitatea eta itsas kulturen aniztasuna dira Pasaiako Itsas Festibalaren izaeraren oinarriak dira, joan den edizioan 125.000 bisitariek ikusi ahal izan zuten bezala. 

Irakurri gehiago
Pasaia Itsas Festibala

Izaskun Gómez Cermeño
Pasaiako Udaleko Alkatea

Xabier Agote
Pasaia Itsas Festibalaren Zuzendaria

Pasaiak itsas ondarea ospatzen du

Ba dira hogei urte baino gehiago Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Albaola elkartea proiektu amankomun baten inguruan elkartu zirela; ontzi tradizionalen eraikuntza eta nabigazioaren bitartez Pasaian historia eta itsas ondarearen garrantzia azpimarratzea zen helburua. Ilusioz beteriko hasierak izan ziren, zailtasun handiko testuinguru batean, gure inguruan aurrekaririk eza zela eta. Itsas ondareak indarrik ez zuen garaia zen, eta itsas historiari zegokionez gizartearen ezjakintasuna erabatekoa zen. Hortaz, erronka izugarria zen. Hala ere, urte hauetan zehar, Pasaiaren apustua etengabea eta indarrez beterikoa izan da.

Irakurri gehiago