2018-02-14

2018KO EUROPAKO KULTUR ONDAREAREN URTEKO LOGOA PASAIA ITSAS FESTIBALARI EMAN DIOTE

Pasaia Festival Marítimo

Pasaia itsas Festibalak 2018 EUROPAKO KULTUR ONDAREAREN URTEKO logoa lortu du. Logo hau emateaz arduratzen direnek aipatu dutenez, “lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratzeko aukera paregabea da jaialdia eta era berean, baliabide ekonomiko eta gizarte baliabide gisa, gizartearen parte hartzearen bidez kultur ondarea ulertu eta sustatzea lortzen da”.

Europako Legebiltzarrak eta Europar Batasuneko Kontseiluak, 2017ko maiatzaren 17an, 2018 urtea Europako Kultur Ondarearen Urtearen deklarazioa onartu zuten honako lelopean:

“Gure ondarea: Iraganak etorkizunarekin bat egiten duen lekua” 

Europako kultur ondarea ez da iraganaren legatu bat, baizik eta gure etorkizunarentzat ezinbesteko baliabidea da, gizartean eta hezkuntzan duen balio erantsiarengatik, ahalmen ekonomikoagatik eta nazioarteko kooperazioan duen garrantzi handiagatik.

Kultur Ondarearen Europako Urtearen barruan dauden proiektuen artean azpimarratzekoak dira: Veneziako Biurtekoa, La Valeta (Malta) eta Leeuwarden (Herbehereak) Europako kultur hiriburuak, eta Balkanetako ibilbidea.