Xabier Agote


Pasaiak itsas ondarea ospatzen du

Xabier Agote
Pasaia Itsas Festibalaren Zuzendaria

Badira hogei urte baino gehiago Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Albaola elkartea proiektu amankomun baten inguruan elkartu zirela; ontzi tradizionalen eraikuntza eta nabigazioaren bitartez Pasaian historia eta itsas ondarearen garrantzia azpimarratzea zen helburua. Ilusioz beteriko hasierak izan ziren, zailtasun handiko testuinguru batean, gure inguruan aurrekaririk eza zela eta. Itsas ondareak indarrik ez zuen garaia zen, eta itsas historiari zegokionez gizartearen ezjakintasuna erabatekoa zen. Hortaz, erronka izugarria zen.

Hala ere, urte hauetan zehar, Pasaiaren apustua etengabea eta indarrez beterikoa izan da. Zuhurki hasi ginen lanean, ontzi tradizionalen lantegi txiki baina kutun bat prestatuz; bertan, jendaurrean garai desberdinetako txalupen eraikuntzen bitartez, euskal itsas industriaren sekretuak ezagutarazten ziren; aldi berean, galdutako ondarea berreskuratzen ari ginen. Baina dinamika ez zen tailerrean bukatzen; nabigazio harrigarriak egiten hasi ginen, eskifaikide ugarien laguntzaz. Sarritan inoiz nabigatu ez zuten pertsonak ziren, arraunean eta belaz nabigatzen ikasten ari zirenak eta, bide batez, euskal historian protagonista izandako ontzi mota hauek ezagutzen joaten zirenak.

Denborak aurrera egin zuen eta proiektua handitu zen; laguntzaileek, komunikabideek, enpresek eta erakunde publikoek eta boluntario-sare handi batek Itsas Ondarearen Portua bezala kokatu duten proiektua ugarien garapenean parte hartu dute. Pasaiak bere itsas historiaren mailan egon nahi du; mendeetan zehar pasaitarrek apartako itsas ekimen garrantiztsuenetan protagonistak izan ziren. Beraien itsasontziek ozeano eta kulturak batu zituzten eta, orduan gaur bezala, bere mollek mundu osoko itsasontziak hartzen zituen.

Horregatik, Pasaiak bere iragana eta bere orainaldia ospatu nahi du. Ondare-interesa duten ontzi tradizionalak eta hauen eskifaiak, 2018ko lehenengo edizioan bezala, hartu nahi ditu; itsasoaren kultur aniztasuna ezagutzera ematen duten ontziak, beraien kontakizun, kondaira eta historiaz beterik. Eta beraien belek, portuaren kanalaren haize leunek laztanduta, publikoa gozarazten duten aldi berean, mendeetan zehar itsasoak eduki duen garrantziaz ohartaraziko dute. Guztion ondarea ospatzeko garaia heldu da, eta… ba al dago hau egiteko modu hobeagorik Pasaiako Itsas Festibalaren bitartez ez bada?