2018-05-18

EGUERDIKO 12:30ETATIK GOIZALDEKO 3AK ARTE MUSIKAZ BETEKO DA TRINTXERPE. MORCHEEBA IZANGO DA BERTAN ARTISTA NAGUSIA

 

Goizean…

Juan Valls oñatiarrak emango dio hasiera musikaz betetako larunbat honi, izaera lasaia duten bere zuzeneko emanaldi akustiko eta elektrikoekin. Eguerdiko 12:30etan, Trintxerpeko Gudari Plazan igoko da oholtzara, bakar-lanean egin duen hirugarren lanarekin: “La Chunky Sessions”. Musika amerikarraren influentzia arnasten duten eta testu korapilatsuetan oinarrituta, alegiazko mundu bat garatzen duten abesti akustikoek emango diote hasiera larunbat musikal honi.

 Eta gauean…

 

SERRULLA, MORCHEEBA, RURAL ZOMBIES eta ZOMBIE KIDS

 

Gaueko 9etatik goizaldeko hirurak arte, hurrengo emanaldiak izango ditugu Trintxerpeko Hospitalilloko moilan:

21.00,  Serrulla

Musikagile donostiar honek bere lehenengo lana argitaratu berri du: “1/4 Life”.  Musika-influentzia oso desberdinak dituzten konposizio goxo eta iradokitzaileekin, bere talentua erakutsiko du Pasaian. YouTuben ikusitako bideoak imitatuz eta errepikatuz, bere musika propioa sortzeko tresnak bereganatu zituen. Denbora gutxian, jadanik ezagutzen zituen estiloetan musika mota hau aplikatuz, musika elektronikoari buruzko interesa piztu zitzaion

Musika-proiektu honetan, Andoni Etxebeste Arriandiaga, Maria Soriazu, Sergio Villar eta Antxon Sarasua ditu bidelagun Serrulak.

 

22:00 MORCHEEBA

Morcheeba Skye Edwards eta Ross Godfrey-k osatzen dute, trip-hop britainiarraren aitzindariak gure artean dira berriz “Blaze Away” bilduma berriarekin. Skye Edwards abeslari eta zuzendari sentsual eta karismatikoa, Ross Godfrey gitarrista psikodelikoarekin batera, beraien klasikoak jotzen eta diskoa berriaren abesti berriak estreinatzen ari dira. Skyek planetako ahotsik esanguratsuenetarikoa dauka, bere tonu goxoa, esfortzurik gabekoa, Rossen gitarra psikodelikoarekin batera entzutea esperientzia zoragarri eta ahaztezina da, Pasaian bizitzeko aukera izango duguna.

 

23:50 Rural Zombies

Rural Zombies taldeak, bi disko besterik ez ditu behar izan gaur egun estatuan eszenatokietan dauden talde gehienei aurre hartzeko, oso denbora motzean sekulako heldutasuna erakutsi baitute. Ia beraien kabuz produzitutako “BAT” albumarekin indarrez aurkeztu ziren, gitarra oldarkor eta erritmo dantzagarri batzuen oparotasunarekin. Ahoz aho ezagun egin ziren, kritika onen bidez, eta azkar asko bete zuten beraien agenda herrialde guztian zehar eta nazioko festibal onenetan kontzertuak eskaintzeko eskaerekin. Musika Bulegoa 2017 saria jaso zuten, batez ere erakutsi zuten “freskura, heldutasun eta bere ahots indartsuaren liluragarritasunagatik”.

 

Esperientzia guztiaren pilaketak, hazteko gogo ikaragarriak eta azken hilabetetako izugarrizko lanak, gitarren lan bereizgarri eta preziosista batekin, eta energiaz eta karismaz beteriko Julia Urreagaren ahots berezi batekin, zalantzarik gabe Pasaiako publikoa dantzan jarriko duten anbizio handiko “From home to Hospital St.” produkzio sendo eta elegantea eman dute emaitzatzat.

 

01:00 The Zombie Kids

Munduko klub garrantzitsuenetako ehunka kabinetatik (Amnesia Ibiza, Space Ibiza, Privilege Ibiza…) eta nazio eta nazioarteko jaialdi ospetsuenetatik (Rock in Rio Lisboa, Marsattack Marsella, Strawberry Shangai, Globo Mexico, Exyt Serbia, Bacardi triangle Puerto Rico, etab.) pasa da TZK. Belaunaldi eklektiko baten proiekturik adierazgarrienetarikoa da, eta musika elektronikoaren eszena eta baita gazte belaunaldi oso bat ere markatu ditu.

MTV Europe Music Award-en Espainiako Artistarik Onena izendatu zuten 2012an, eta iTunes Espainian zenbait abesti arrakastatsurekin lehenengo postua lortu du, hala nola “Live Forever” edo “Spanish Sauce Mafia” kantuekin. TZK ez da egungo musika panoramako soinurik indartsu edo eta astintzaileena soilik, abangoardia, lifestyle eta azpi-kulturaren sinonimoa ere bada.

Kabinako teknika paregabeak, jarrera benetan suntsitzaileak eta old-school influentzia duen soinu elektroniko abangoardistak deskribatzen dute erraz antzeman daitekeen musika estilo propio hau. Larunbatean izango dugu hau guztia egiaztatzeko aukera.