2018-01-05

PASAIAN EGINGO DU ESKALA HERMIONE ONTZIAK FESTIBALEAN

L’Hermione ontzia izango da Festibaleko protagonistetako bat. Izen bereko frantziar gerraontzi baten erreplika da, 1779tik 1793ra arte zerbitzuan egondakoarena. 1997an hasi ziren erreplika berregiten Rocheforteko itsas guduontziolan eta 2014ko irailaren 7an uretaratu zuten. AEBra inaugurazio-bidaia egin eta Frantziara 2015ean itzuli ondoren, L’Hermione ontziak Pasaian atrakatuko du 2018an eta nazioarteko bira baten azken eskala izango da, besteak beste, Bartzelona, Sète, Marsella eta Monako ere bisitatu ondoren.

Bela-zabalera handiko ontzia da, 66 metroko luzerarekin eta 11,24 metroko zabalerarekin, eta Pasaiara egingo duen bisita oso garrantzitsua izango da, gure udalerriak Lafayetteri babesa eta laguntza eman baitzion bertatik Estatu Batuetarantz lehen aldiz abiatu zenean, 1777an, Ipar Amerikaren independentzia-gerran parte hartzera