2018-05-09

HERMIONE BISITATZEKO SARRERAK ON-LINE ESKURATZEKO AUKERA ITXITA

FESTIBALEAN ZEHAR SARRERAK BARKUAN BERTAN ESKURATU AHALKO DIRA

Pasaiako Itsas Festibalera Hermione fragatak egingo duen bisitak eragindako ikusmira dela eta, Fayette Markesak XVIII. mendean ipar ameriketako independentzian parte hartzeko erabili zuen itsasontziaren erreplika bisitatzeko zeuden on-line sarrerak bukatu egin dira.

Halere, oraindik l´Hermione bisitatu ahal izango da. Itsas Festibalean zehar, maiatzaren 18ti 21etara, barkuan bertan, sarrera kopuru bat salgai egongo da. Ordu erdiro 30 sarrera aterako dituzte salmentara, modu honetara, egun horietan Festibalera etorri eta fragatara inguratzen diren pertsonak ere, itsasontzi hau bisitatzeko aukera izango dute.

Abentura zoragarri bat sentitu ezazu l´Hermione ontzian, Frantzian egin den antzinako baleontzi handienaren erreplikan. Esperientzi zoragarri hau gozatzeko lau egun bakarrik dituzu: itsasontzi handi batean ontziratu eta barruko txokoak zuk nahi bezala bisitatuz.

 

DATAK
Maiatzak 18-19-20 eta 21. Pasaia Itsas Festibala bitartean

ORDUTEGIA
10:00-etatik 17:30-etara

TARIFAK

Helduak 15 urtetik gora: 5 €
Gazteak: 6-15 bitartekoak: 2 €
Haurrak: 6 urtetik behera: doan

 

Barco L'hermione Pasaia Festival Maritimo