2018-05-16

ITSAS FESTIBALA I ARGAZKI LEHIAKETA

Pasaiako Itsas Festibalak eta Trintxerpeko Kultur Ekimenen Elkarte TRINTXER KULTURALArekin batean, lehen argazki lehiaketa antolatu du “Pasaiako Itsas Festibala” izenekoa, eta maiatzaren 17tik 21era egingo da Pasaian.
Lehiaketaren gaia PASAIA 2018 ITSAS FESTIBALA izango da.
Bi kategoria ezartzen dira: haur-gazte kategoria (17 urteraino, 17koak barne) eta helduena (18tik aurrera)

Honako sari hauek emango dira:

Helduen kategorian:
Lehen saria, garaikurra eta 200 euro.
Bigarren saria, garaikurra eta 150 euro.
Hirugarren saria, garaikurra eta 100 euro.
Haur-gazteen kategorian:
Lehen saria, garaikurra eta erosketa-bale bat 70 eurokoa.
Bigarren saria, garaikurra eta erosketa-bale bat 50 eurokoa.
Hirugarren saria, garaikurra eta erosketa-bale bat 30 eurokoa.

Kontsultatu hemen Lehiaketaren Oinarriak

 

ITSAS FESTIBALEKO ARGAZKI-LEHIAKETARI BURUZKO OHAR GARRANTZITSUA

Askok eta askok galdetu digute ITSAS FESTIBALEKO I. argazki-lehiaketan Hermione fragataren argazkiak onartuko diren edo ez. Antolakuntzaren iritzian, fragata horrek festibalerako zuen garran-tzia dela-eta, komeni da itsasontzi hori ere kontuan hartzea, nahiz eta Itsas Festibaleko egunetatik kanpo egon izan.
Beraz, eta lehiaketako oinarrien 14. puntuarekin bat (Antolakuntzak badu eskubidea, har-tarako arrazoiak izanez gero, ekimen hau aldatzeko edo bertan behera uzteko), ITSAS FESTIBALEKO I. argazki-lehiaketako Antolakuntzak erabaki du Hermioneren argazkiak onartzea, baldin eta argazki horiek fragata Pasaian egon denean egin badira.