2018-05-18

L’Hermione datorren astean helduko da Pasaiara eta maiatzaren 27ra arte egongo da bertan

 

Denis Itxasok, Kulturako Diputatuak, iragarri duenez, L’Hermione itsasontzia Vigotik gaur irten da zuen matsura konpondu ostean, eta itsasontziaren iritsiera beranduenez datorren asteko asteazkenerako, maiatzak 23,  aurreikusita dagoela eta iganderarte bertan geratuko dela aipatu du. Honela, L’Hermione bisitatzeko sarrera erosita zuten pertsonek, datorren asteko ostegunetik aurrera bisitatzeko aukera izango dute nahi izanez gero. Bestalde, bisita egiterik ez dutenei dirua itzuliko zaie. Gainontzekoentzat, L’Hermione heldu bezain laster, sarrerak salgai jarriko dira San Pedroko kaian prestatuta dagoen karpan.

 

Turismoko Sailburuak, Alfredo Retortillok, Pasaiako alkateak, Izaskun Gomezek eta Denis Itxasok adierazi dute Pasaiako Itsas Festibala erakunde eta lekuko hainbat elkarteren lankidetzaren emaitza dela.  Helburua, bi urtean behin Itsas Festibala antolatzea da eta Europa eta Mundu mailan erreferente bihurtzea.

 

Atzo, Kaskelotek eta gainerako ontzi tradizionalek badian egin zuten sarrera hasiera besterik ez da izan. Antolatzaileek azpimarratu duten bezala,  asteburu osoan zehar hainbat ekimen erakargarri antolatuta daude.