Izaskun Gómez Cermeño


Pasaia, portu onera

Pasaia Itsas Festibala

Izaskun Gómez Cermeño
Pasaiako Udaleko Alkatea

Pasaiaren Udalaren izenean ongietorria ematen dizut webgune honetara.

2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa burutuko da.

2018ko maiatzaren ospatutako lehen edizioaren arrakasta itzelaren ondoren, non 110 ontzi eta 300 tripulante 10 kultura ezberdin ordezkatu zituzten, 2020an benekotasunarekin gure konpromezua indartu nahi dugu; ondare-balioa duten itsasontziei protagonismoa ematen jarraitu nahi dugu. Ontzien kalitatea eta itsas kulturen aniztasuna dira Pasaiako Itsas Festibalaren izaeraren oinarriak dira, joan den edizioan 125.000 bisitariek ikusi ahal izan zuten bezala.

Pasaia bete-betean murgildu zen Festibalean; elkarte askotako partaideek nahiz herritar soilek ekitaldiaren antolakuntzan lagundu zuten. Balio bezate lerro hauek beraien esfortzua eskertzeko, elkarlan hori gabe Festibala ezin izango bait zen gauzatu eta.

2020an Pasaia berriro itsas ondarearen gune nagusia bihurtuko da. Bost egunez mundu osoko itsas eragile kulturalak bilduko dira bertan. Iragana ulertzen, gure historia berreskuratzen eta antzineko gure itsasgizonen egunerokotasuna ezagutzen lagunduko digu Festibalak. Mundu osoko itsasontzi tradizionalez jantziko dira badiaren urak, bakoitza bere itsas kulturaren enbaxadore.

Portu naturalaren inguruan sortu eta hazi zen Pasaia, milurtekotan zehar itsas jardueretara estuki lotuta. Gure udalerria ontzigintzaren eta nabigazioaren zentro garrantzitsu bat izan da. Horrek ondare bat utzi du, hala materiala nola ez-materiala, Pasaia euskal itsas ondarearen gune esanguratsua bihurtuz. Arrantza, merkataritza eta ontzigintza gure ekonomiaren motorra dira gaur egun, baina gainera zantzu kultural eta historiko ugari gaurdaino iraun dute, itsas ondarean aritzen diren elkarteei esker.

Festibalaren antolatzearekin Pasaiaren itsas nortasuna aldarrikatu nahi dugu, udalerria itsas ondarearen mugarri bihurtuz; jarduera eta zerbitzu berrien inguruan sortuko da aberastasuna, beti ere itsas ondarearen hedapenaren, balioan jartzearen eta berreskuratzearen ondorio bezala.

Itsas kulturaren jai hau pasaitarrekin partekatzera gonbidatzen zaitugu!