2018-01-05

“ASSOCIATION ORDRE LAFAYETTE” ELKARTEAK PASAIARA EGINDAKO BISITA ETA PASAIAREKIKO ERREKONOZIMENDUA

Itsas Festibala

Akitaniako “Ordre Lafayette” Elkarteko gobernadore nagusi Pierre Thébaud-ek Pasaia bisitatu zuen urriaren 24an, elkarteko beste 10 kideren laguntzarekin.

“Ordre Lafayette” (www.ordre-lafayette.org) Elkartearen helburua da Ameriketako Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko herritarren artean dagoen laguntasuna atxikitzea eta garatzea. Memoria eta duela 200 urte baino gehiago Lafayette markesak hasitako kolaborazioa betikotzea du zeregintzat. Estatu Batuetako Kongresuak jeneral izendatutako lehenengo frantziarra izan zen Lafayette markesa, 1777an beren herrialdearen independentziaren alde borrokatzen ziren matxinatuei lagundu ondoren.

Ordre Lafayette Elkarteko kideek Pasaiara egindako bisita oso garrantzitsua izan da, udalerriak Lafayette markesari emandako babesa eta laguntza aitortu nahi izan baitute, 1777ko martxoan Girondetik (Bordele) irten ondoren, Pasaian egin baitzuen eskala armak kargatzeko (fusilak…) “La Victoire” belaontzian, guztiak ere Gipuzkoako fabriketan egindakoak, eskifaia osatu eta ondoren, apirilaren 26an, Estatu Batuetarako bere lehenengo bidaia eginez, Ameriketako independentzia-gerran parte hartzeko. Esker on horren adierazgarri, diploma bat eman zioten Pasaiako alkate Izaskun Gomezi.

Diplomaren emate-ekitaldia 12:00etan egin zen Pasaiako Udaletxean, Pasai Donibanen.

Ondoren, Pasaiako udalerriari bisita egin zioten Ordre Lafayette Elkarteko kideek, eta, beste hainbat elementu interesgarriren artean, Pasai Donibaneko Gurutzetokian dagoen plaka erakutsi zitzaien, zeinean 1777. urtean Lafayettek Pasaian egindako egonaldiari buruzko erreferentzia egiten den.